Pasa den larunbatean, urtarrilaren 18an, Fleming Herri Eskola osatzen dugunok, Azoka Pedagogikoa burutu genuen 50.urteurrenaren harira. Bertan, gure eskolako egunerokoa herrira zabaldu nahi izan genuen 6 guneren bitartez: robotika, HHko giroak, matematika manipulatiboa, xakea, hizkuntza eta Guraso Elkartea. Ekotaloko lagunek jarritako postuan taloak egiteko aukera ere izan zuten bertara gerturatutako haurrek.

Oso gustura gaude azoka honek emandako emaitzarekin. Fleming-go komunitateak lan handia egin du egun hau antolatzen eta ikasleak ere, bikain aritu ziren. Azkenik, herritarrek emandako erantzuna azpimarratu nahi genuke, mila esker bertaratu zineten guztiei, larunbatekoa ikusirik esan dezakegu aurrerantzean, berriro ere elkartuko garela.