Eskolak jantoki zerbitzu propioa du eraikin bakoitzean. Bai Arroan baita Arratzainen ere.

Ausolan enpresa arduratzen da janaria prestatu eta bertaratzeaz. Bertako espezialistek ikasleen beharretara egokitutako dieta orekatuak egiten dituzte.

Eguerdian gelditzen diren ikasleek disfrutatzeko eta ikasten jarraitzeko hainbat esparru dituzte eraikin bakoitzean. Horrela jolaslekuak eta jarduera desberdinak guraso elkarteak eta beste erakundeak antolatuak.

Talde handi batek egunero erabiltzen badu ere zerbitzu hau, bada aukera egun soltetan erabiltzeko ere.

KUOTA:

• Ohikoek: 4,60 €
• Noizbehinkakoek : 5,20 €
• Kuotak Eusko Jaurlaritzak erabakitzen ditu eta hilabete hasieran kobratzen dira, azarotik ekainera.
• Zerbitzu honek beka izan dezake

HARREMANETARAKO:

• Arduraduna: Maite
• Telefonoa: 602 196 708 · 662 188 660
• Jangelako e-mail zuzena: maguinaga@flemingvillabona.net