3.zikloko ikasleek bertsolaritza lantzen dute astero. Horretarako, Nerea Ibarzabal bertsolaria etortzen da gurera bi astez behin. Bertsolaritza mundua ikasleek nola bizi duten adierazteko hona eman bertsoa:

Bertsolaritza ikasten eta
asko kantatzen gabiltza
jolasen bidez lantzen ditugu
erritmoa eta hitza
gure gaitasun denak pizteko
euskara da gure giltza
emozioak lantzeko era
delako bertsolaritza

Doinua: Badira hiru aste