“ Natura ezagutuz eta maitatuz”

ESKOLA NATURAN

Naturarekiko kontaktua oinarrizkoa da gure ongizaterako. Horregatik, ESKOLA NATURAN proiektua burutzen dugu Fleming Herri Eskolan. Astean behin gutxienez naturara hurbiltzen gara gauza ezberdinak lantzera, horrela naturaren eragin ona aprobetxatuz eskola kurrikulumeko atalak lantzen ditugu (adin tarte guztietan egiten dugu, 2 urtekoetatik hasi eta 6.mailakoen arte).

Proiektu hau komunitatean sortu zen eta komunitateko proiektu izaten jarraitzen du, familia bolondresen laguntza izaten baitugu hau aurrera eramateko.

Informazio gehiago eta argazkiak

Baratzak

Natura maite dugun horretatik, eskolan baratzak izatea oso baliabide aberatsa da balore hau landu eta esperimentatzeko. Bai Arroan baita Arratzainen ere gune naturalen ondoan baratzak ditugu, horrela 2 urtetatik 6.maila arte ingurumenaren zaintza lantzen dugu, gure ekintza kuttunetako bat delarik.

BARATZA eta INGURUMENA

Baliabide bikaina da ikasleek natur eta giza inguruneari buruz esperientziak izan ditzaten, besteak beste:

  • Natura eta gizakiaren arteko harremana hobeto ulertzeko.
  • Ingurumenaz arduratzeko.
  • Ohitura egokiak praktikan jarri eta barneratzeko.
  • Gure aurreko belaunaldiaren bizimodua ezagutu, ulertu, haiengana hurbildu eta esperientziak partekatzeko.
  • Lehenengo sektorearen garrantziaz jabetu eta herriko eragileen lanak ezagutzeko.

Ingurugiroaren defendatzaileak gara – Agenda 2030

Agenda 2030, Nazio Batuetako Erakundeak adostutako Garapen Iraunkorreko 17 Helburuetan oinarritzen da. Helburu hauek 2015eko irailaren 25ean onartu zituzten NBE osatzen duten 193 herrialdek, nagusiki mundu mailan pobrezia desagerrarazi, planeta babestu eta pertsona guztiei oparotasuna bermatzeko. Agenda 30-ean sartuta gaude gaude eta lanketa horiek egiten ditugu eskolan.

“Agenda 2030” eskolaren eta inguruaren jasangarritasunaren eta kalitatearen alde hezkuntza komunitateak aurrera eramaten duen konpromiso eta ekintza-plan bat da. Plan honek ikasleei beren ingurumen hurbilaren arazoa aztertu eta ulertzea ahalbideratzen die eta hiritar gisa bidezkoagoa eta ekologikoki jasangarriagoa izango den gizarte baten alde aritzeko prestatzen ditu. Horretarako, Tolosaldea eskualdeko eskolekin batera, urtero, ingurumenarekin lotura duen gai bat aukeratzen da lantzeko. Eskolako eta herriko diagnosia burutu eta gero, hobekuntza plana eta hainbat ekintza definitzen dira. Azkenik, herria hobetzeko proposamenak udaleko alkateari luzatzen zaizkio.

Hamaiketako osasungarriak

HAUR HEZKUNTZAN hamaiketako osasuntsua egiten dugu egunero. Haurrek modu autonomoan eta taldean hamaiketakoa prestatzen dute gelakide guztientzat, eguneroko menua ezberdina delarik.

LEHEN HEZKUNTZAN “Gorputza zain dezagun”, “Elikagaiak” bezalako gaiak landuz “HAMAIKETAKO OSASUNTSUA” eta “OSTEGUNA FRUTA EGUNA ” proiektuak burutzen ditugu, hamaiketako osasuntsuak egitera animatzen ditugularik.

BIZI HEZI PROIEKTUA

“BERDEAN MUGITZEN GARA!”