“Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa”
• Euskaldunak gara. Eleanitzak gara, baina euskara da gure hizkuntza integratzailea.
• Publikoak eta inklusiboak gara. Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, bereizketarik gabe eta kalitatezkoa. Haur guztien beharrei erantzuna emateko gai dena.
• Metodologia kooperatiboa eta aktiboa dugu. Hazten ari diren ikasle askeak ditugu eta haurrak hezkuntzaren protagonistak dira. Autonomia, bizipena, esperimentazioa eta elkarlana bultzatzen ditugu.
• Guztientzat zabalik dagoen eskola gara, publikoa eta kalitatezkoa. Pertsonen garapen integralaren sustatzaileak gara, sozialki eta pertsonalki garatzea dugu helburu
• Kulturartekotasuna eta bizikidetza lantzen dugu. Beste kultura batzuk ezagutzeko, errespetatzeko eta bizikide izateko estrategian ahalbideratzen gara
• Giza eskubideak, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna eta bizikidetza demokratikoaren printzipioak dira gure erreferentzia.
• Osasuna eta ingurugiroaren defendatzaileak gara. Ohitura osasungarri, ingurumen jasangarria eta aisialdi aktiboaren defendatzaileak gara.