LIBURUTEGIA

Ordutegia, 8:30etatik – 14:30etara

LIBURU ASTEA

Liburuaren Nazioarteko eguna ( apirilak 23 ) aitzakia hartuta antolatzen dugun jarduera berezi bat da. Horretarako, Euskera Batzordeak egitarau bat prestatzen du aste horretan zehar egiteko.

 

LEHEN HEZKUNTZA (LH)

  1. LIBURU TRUKAKETA LIBURUTEGIAN: Ikasle bakoitzak liburu bat ekartzen du etxetik, eta bildu diren liburu guztien artean ikasle bakoitzak bat aukeratzen du maileguan. Hilabete pasa ondoren bueltan ekartzen dute.
  2. SENITARTEKOAK IPUIN KONTALARI GELETAN: Etxeetara ohar bat bidaltzen da prest dauden senitartekoei eskolara ipuin bat kontatzera etorri daitezen gonbidatuz.
  3. BIKOTEKA IRAKURTZEN: Arratsalde batean egiten den ekintza bat da. Ikasleen artean bikoteak osatzen dira, eta bikoteak aukeratutako txoko batera joaten dira beraiek aukeratutako euskerazko textu bat elkarri kontatzera.

HAUR HEZKUNTZA (HH)

  1. Ipuinen erakusketa: Ikasleek etxetik ekarritako liburuekin erakusketa bat antolatzen da.
  2. Senitarteko ipuin kontaketak: Etxeetara ohar bat bidaltzen da prest dauden senitartekoei eskolara ipuin bat kontatzera etor daitezen gonbidatuz. Etortzen den senitarteko bakoitzak gela batean kontatzen du ipuina.
  3. Ipuin kontalaria: 4 eta 5 urteko ikasleei ipuin bat kontatzera etortzen da.
  4. Irakasleen ipuin kontaketa: Gela bateko irakasleak beste gela batera joaten dira bertako ikasleei ipuin bat kontatzera.

24,ASTEARTEA

LIBURU TRUKAKETA(1.,2. ETA 3.MAILAK)

25,ASTEAZKENA

L.H.4.MAILAKO IKASLEEK “MOZOLOAREN BIDEA” LANDUKO DUTE.

26,OSTEGUNA

LIBURU TRUKAKETA(4.,5. ETA 6.MAILA)

27,OSTIRALA

14:30ETAN BIKOTE KONTALARIA