“Guztion artean eskola aberasgarriago bat”

Fleming eskolan dauden ikasle guztien gurasook osatzen dugu elkartea. Helburu nagusia, eskola bizitzan parte hartzea da; ahal dugun neurrian geure laguntza eskainiz eta ekarpenak eginez; geure haurren eskolatzea eta heziketa ahalik eta onena izan dadin.

Gure helburuak

  • Ikastetxea, gurasoak eta haurren arteko bizikidetza sustatzea.
  • Eskolako heziketa programetan eta jardueretan, gurasoen parte hartzea handitzea.
  • Eskolako organoetan (Zuzendaritza, bizikidetza, Organo Gorena, etab.) eta eskolako erabakietan, gurasoen iritzi eta erabakiak ahalbideratuz, eskolako funtzionamendua eta hezkuntza proiektua hobetzea.
  • Gurasoentzat prestakuntza eta haurrentzat ekintza hezitzaileak osatzea da.
  • Euskararen erabilera  indartzea, elkartearen barne eta kanpoko ekintzei begira.

Zer antolatzen dugu

  • Eskolako organoetan parte hartu.
  • Haurtxoko zerbitzua aurrera eraman.
  • Eskolaz kanpoko ekintzak: Gorputz adierazpena, Ingeles Ludoteka, Antzerkia, Funky, Robotika, Aloha,… .
  • Eskolan eta herrian egiten diren hainbat ospakizun: Santo Tomas, Gabon erronda, Aste kulturala, Danborrada, hitzaldiak, kurtso amaierako festa, …
  • Eskolako eta hezkuntzaren inguruko informazio helarazi: (Oharrak, Facebook)
  • Guraso eskola: euskara ikastaroak, prestakuntza saioak.

Parte hartu

Aipatutakoak aurrera eramateko, guraso bolondresa izan nahi baduzu? edo edozein ekintzetan laguntzeko prets bazaude? Ongi etorriak izango zarete!  

  • Parte hartzeko, irakasleari edo guraso elkarteko edozeini esan.
  • Edo, Arroa eskolako sarreran dagoen, Komunikazioen Gutunontzia utzi zure izena. Hala ere, gutunontzi honetan edozein iradokizun, zalantza, ideia, etab…utzi ditzakezu.