Etxetik ikastetxera gutxienez 2 km-ko distantzia egon behar du autobus zerbitzua erabiltzeko eskubidea izateko. Eskubidea dutenei ematen zaie garraioa erabiltzeko lehentasuna; gainontzekoei, gazteenetik hasita, autobus plazak bete arte.

Garraio zerbitzuan bi autobus ditugu, HHko Amasako ikasleak eta LHko 1., 2. eta 3. mailako ikasleek autobus zerbitzua daukatelarik. Autobus batek Txermin eta Kiroldegiko geltokiak egiten ditu, eta besteak Arroa eta Amasakoa. Goizeko zerbitzua 8:40an hasten da, eta arratsaldeko 4:20an ateratzen da Arratzainetik.

Edozein arrazoiagatik ikasle batek ez badu egunen batean arratsaldez autobus zerbitzua erabili behar, idatzita pasako dio abisua autobuseko zaintzaileari edo bere tutoreari.

ARDURADUNA · Jesús Quesada
AUTOBUS ZAINTZAILEA · Luisi Rodríguez eta Gotzone Bernabe