“Gurea beste historia bat da”

Alexander Fleming Eskozian, East Ayrshiren, 1881ean jaio zen eta Londonen, 1955ean hil zen.
Zientzalaria izan zen. Penizilinaren aurkitzailea izateagatik egin zen ezagun 1928an.
Garai hartan bakterio batzuekin laborategian esperimentuak egiten ari zen.Fleming oporretara joan zen bakterio kultiboak zituzten petri plakak jasotzea ahaztuta eta itzuli zenean onddo baten hazkuntza eman zela ikusi zuen bere plaketan, hain zuzen ere, penizilina.

Villabonako eskola publikoa berritu zutenean, izenaren  bila hasi ziren.  Buelta batzuk eman eta gero, bertan zegoen irakasle batek bere istorioa kontatu zuen:

“Gaztetan hankan istripu larria izan nuen, eta ia-ia, hanka moztu behar zidaten. Orduan, sendagile batek  PENIZILINA izeneko botika bat eman zidan, eta hanka sendatu egin zitzaidan. Zergaitik ez diogu eskolari Fleming izena jartzen? Bera izan baitzen penizilina asmatu zuen medikua.”

Denak ados zeuden eta hortik aurrera, eskolak FLEMING izena du.

Alexander Fleming

Txillidak egindako eskultura A. Fleming-en omenez