Fleming Herri Eskolan STEAM proiektua gauzatzen ari gara, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika biltzen dituen PROIEKTU INTERDISZIPLINAR baten bidez (zientziaren irakaskuntzan oinarrituz eta genero ikuspegia kontutan hartuz). Eskolan STEAM gela sortu dugu eta 4., 5. eta 6. mailakoek proiektu hau burutzen dute.

ZERTAN DATZA?

– “First Lego League” lehiaketan parte hartzen dugu. Bertan gai bat jartzen dute eta honen inguruko proiektua osatzen dugu eskolan, lehen aipaturiko arlo guztiak barne hartzen dituenak: proiektua asmatu, lego piezekin robotak sortu (robotika), ordenagailuarekin misioak programatu, eta proiektuaren aurkezpena landu eta burutu. (“First Lego”-ren antolatzaileak: Innobasque, Deusto + Mondragon Unibertsitateak, Donostia Sustapena).

Deustuko Unibertsitateak antolatzen duen “Inspira Steam” proiektuan parte hartzen dugu, nesken artean zientziarekiko jakinmina eta bokazioa sustatzea helburu duen programa da.

Siemens Gamesa” lehiaketan ere parte hartzen dugu, STEAM-ekin loturiko proiektu bat aurkezten dugularik.

 

NOIZTIK ARI GARA? 

Fleming Herri Eskolan 2019-20 ikasturtean hasi ginen proiektu hauetan parte hartzen, bai 6-9 urteko “First Lego League” Explore Programan, baita 10-16 urteko “First Lego League” Challengue txapelketan, gure eskolako STEAM – ROBOTIKA – FIRST LEGO proiektuak uztartuz.

Urtero lanketa hauekin jarraitzen dugu, kurrikulumean txertatu eta eskolan STEAM gela sortu dugularik.

 

Zer da STEAM?

STEAM siglek bost diziplina identifikatzen dituzte: Zientzia (Science), Teknologia, Ingeniaritza (Engineering), Artea eta Matematikak

Zer helburu du STEAM hezkuntzak?

  • Bokazio zientifiko-teknologikoak piztea
  • Ikasleen STEAM gaitasunak hobetzea
  • Ikasleei euren inguruko munduan modu aktiboan parte hartzera bultzatzea

ZER DA INSPIRA STEAM?

STEAM proiektu honen barne “STEAM INSPIRA” atala ere lantzen dugu, helburua emakumeak zientziara gerturatzea eta emakumeen artean zientziarekin loturiko ikasketak bultzatzea delarik. Eskolara mentore bat etortzen da, Deustuko ikerketa talde batean lan egiten duen matematikalaria. Mentorea neskekin elkartzen den bitartean mutilak tutoreakin egoten dira eta guztiek gai hauek lantzen dituzte: estereotipoen eragina, lanbideak eta ikasketak, emakumeak istorian zehar, gaur egungo ereduak,… hilabete t,erdiko proiektua izaten da eta oso lanketa interesgarria eta beharrezkoa.

Zer da ROBOTIKA?

Robotika roboten zientzia eta teknologia da. Roboten diseinuaz, aplikazioez eta manufakturazioaz arduratzen da. Robotikak hainbat gai konbinatzen ditu, hala nola mekanika, elektronika, informatika, adimen artifiziala eta kontrol ingeniaritza.

Fleming Herri Eskolan ROBOTIKA lantzen daramagu urte batzuk, programazioa eta montaiak egiten. Zientzia, matematika, arte eta teknologia berrien konpententzien garapena lantzea dugu helburu, gero bizitza errealean aplikatzeko.

Zer da FIRTS LEGO–LEAGUE (FLL)?

First Lego ® League (FLL) haur eta gazteak zientzia eta teknologiarekin gozatzera eta motibatzera bultzatu nahi dituen programa da, berrikuntzaren eta sormenaren balioak sustatzeko hezkuntza-konpromisoarekin. FLLren ustez, gaztetxoen jakin-min naturala eta sormena beharrezkoak dira arazo konplexuak ulertzeko, aukerak bistaratzeko eta irtenbide berritzaileak garatzeko. Programa iraultzailea da, ikerketa eta esperimentazio praktikoa bultzatzen ditu, eta gazteak benetako arazoak konpontzera bultzatzen ditu, munduak aurre egin beharreko erronkak.

Fleming Herri Eskolan 2019-20 ikasturtean hasi ginen programa honetan parte hartzen, bai 6-9 urteko “First Lego League” Explore Programan, baita 10-16 urteko “First Lego League” Challengue txapelketan, gure eskolako STEAM – ROBOTIKA – FIRST LEGO proiektuak uztartuz.

Urtero lanketa honekin jarraitzen dugu, kurrikulumean txertatu eta eskolan STEAM gela sortu dugularik.