Aurten ere “FIRST LEGO LEAGUE” txapelketan aurkeztu gara, gure eskolako STEAM proiektuaren barne dagoen ekintza baita.

Berriz ere oso pozik gaude partehartze honekin, esperientzi bikaina baita denontzat!

 

https://flemingeskola.eus/steam/

https://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi-2022/donostia/

http://campus.fomentosansebastian.eus/eu/beste-erronka-batzuk/first-lego-league-euskadi-donostia-eu

2022/23 denboraldi honetan, erronka tematikoak “SuperPowered” izena zuen. Ikasleek egindako lanek, energia eta energiaren zikloa izan dute ardatz: energia-iturri berriak, energia iturrien esplotazioa, energiaren biltegiratzea, kontsumoa, , etab.

Fleming Herri Eskolatik 4., 5. eta 6.mailakoek parte hartu dugu, guztira 6 talde, bakoitza bere proiektuarekin.

Eskolan lan handia egin dugu: alde batetik energia gaiaren inguruko lanketa (proiektua aukeratu, landu, adostu,…); bestetik alderdi teknologikoa (robotak sortu, programatu,…); eta azkenik txapelketarako aurkezpena prestatu (antolatu, landu, entsaiatu,…). Lanketa handia suposatzen du, baina baita ikaskuntza handia ere. Ikaskuntza multidisziplinarra, alderdi ugari bere baitan hartzen dituena. Gainera bereziki talde lana sustatzeko esperientzi paregabea da. Taldean adostu behar da ze proiektu egin, proiektu hori gauzatu eta aurrera atera denen artean. Bidean oztopoak elkarrekin gainditu eta aurkezpenean elkar lagundu. Guztien artean proiektua aurrera atera eta defendatu behar da, ardura guztiona delarik. Beraz indarrak batu behar dira, elkarri lagunduz eta elkarlanean arituz, taldea eginez alegia.

Aurkezpen bikainak egin dituzte talde guztiek, benetan proiektu interesgarriak landuz eskolan eta primeran defendatuz epaimahaien aurrean, beraz ZORIONAK guztiei (egun horretan parte hartu duzuenei eta ez duzuenei ere, proiektua guztiena baita). Etorkizuneko ikerlari eta zientzilariak zarete!!

Aurten Donostian izan denez, familiak gerturatu ahal izan dira aurkezpenetara, eta asko eskertu dugu etxekoen babesa sentitzea, beraz milesker!!

Eta gure helburu nagusia esperientzia honekin gozatzea eta ikastea den arren, sari bat jaso dugula eta hau gustora hartzen dela ere aitortu behar dugu, “ETORKIZUN OPAROKO GAZTEAK SARIA” jaso dugu!!! Hala ere, saririk hoberena, ikasleak egun horretan bizitzen duten poza eta motibazioa da zalantzarik gabe!! Horretaz bai gaude guztiz harro!! Gora Fleming Herri Eskola!!

Aurten ere “Euskal Eskola Publikoaz Harro” kamisetekin joan gara, txapelketako eskola publiko bakarra (Gipuzkoa mailan) eta bakarrenetakoak (Euskadi mailan) garela aldarrikatu nahi dugulako, eta gure baloreak zeintzuk diren adierazi nahi ditugulako!!

 

Fleming Herri Eskola:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72177720306704222/page1

 

First Lego League EUSKADI Donostia (Eskola guztiak):

https://www.flickr.com/photos/fomentoss/albums/72177720306489760