Aurten ere 6.mailakoak First Lego ® League lehiaketan parte hartu dugu!!

Fleming Herri Eskolan 2019-20 ikasturtean hasi ginen programa honetan parte hartzen, eskolako STEAM proiektuaren barruan.

https://flemingeskola.eus/steam/

Aurten ere STEAM proiektua lantzen jarraitu dugu ikasturte osoan zehar eta maiatzaren 8-an gure lana aurkeztu dugu “First Lego League” txapelketan. Gure berrikuntza proiektua, lego piezekin eraikitako beso adimentsu bat sortzea izan da. Villabonan, gure herrian, pelotarekiko zaletasun handia dago eta herrian dagoen pelotari ezagun batetan inspiratuta sortu dugu beso adimentsuaren ideia. Pelotari honek (“Villabonako besamotza” bezala ezaguna) besoa falta zuen eta guk sortutako besoa izan balu abantailak izango zituela pentsatuz, beso hau sortzea bururatu zitzaigun.

https://villabona.eus/es/el-rebote-en-amasa-villabona/74-el-rebote/personajes/148-pedro-yarza-villabonako-besamotza.html

Lan handia izan da proiektua aurrera eramatea: programatzen ikasi, lego piezak lortu, eraiki,… ikasturtean zehar zailtasun ugari izan ditugu baina pixkanaka hauek gaindituz joan gara. Besoa sortzeaz gain, “First Lego League”txapelketarako zenbait misio prestatu behar izan ditugu eta epaileen aurrean egin beharreko aurkezpena ongi prestatu (aurkezpena ongi antolatu, entsaiatu, urduritasunak gainditu eta kontrolatu, jende aurrean hitzegiteko gaitasuna landu,…).

STEAM-eko diziplinak garatzeaz gain (Zientzia, Teknologia, Ingeniaritza, Artea eta Matematikak), talde lanaren lanketa izan da proiektu honek ekarri digun erronka handiena, guztien artean aurrera atera behar izan baitugu proiektua. Talde kohesioa lortu dugu eta epaimahai baten aurrean gure proiektua primeran defendatzeko gai izan gara, bizitzarako ikaskuntza ederrak!

“First Lego League”txapelketa maiatzaren 8an izan zen, Donostiako Zientzia Museoan. Urduri ginen arren oso ondo joan zen dena, eta oso harro aurkeztu genuen ikasturte osoan zehar egindako lana. Aurkezpenerako ere gure mindfullnesseko ariketak egin genituen, eskolan ikasitako ariketak praktikan jarriz egoera erreal batean, eta primeran etorri zitzaigun!!

STEAM proiektu honen barne “STEAM INSPIRA” atala ere landu dugu, helburua emakumeak zientziara gerturatzea eta emakumeen artean zientziarekin loturiko ikasketak bultzatzea delarik. Eskolara mentore bat etorri da, Deustuko ikerketa talde batean lan egiten duen matematikalaria. Mentorea neskekin elkartu den bitartean mutilak tutoreakin egon dira eta guztiek gai hauek landu dituzte: estereotipoen eragina, lanbideak eta ikasketak, emakumeak istorian zehar, gaur egungo ereduak,… hilabete t,erdiko proiektua izan da eta oso lanketa interesgarria eta beharrezkoa.

Gaiari bukaera emateko “GAMESA Steam” lehiaketan parte hartu dugu ere, aurrez prestatua genuen beso adimentsuarekin. Lehiaketa honetarako mugimendua eman diogu besoari robotak programatzearen bidez, horrela besoak ukalondoaren mugimendua eta behatzena egitea lortu dugu. Lan honekin “Berrikuntzaren saria” lortu dugu!

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157719419474103