First Lego ® League (FLL) haur eta gazteak zientzia eta teknologiarekin gozatzera eta motibatzera bultzatu nahi dituen programa da, berrikuntzaren eta sormenaren balioak sustatzeko hezkuntza-konpromisoarekin. Fleming Herri Eskolan 3.aldiz aurkeztu gara lehiaketa honetara eta berriro ere gure ikasleek lan bikaina egin dute!

TXAPELDUNAK ZARETE!!

Aurtengo gaia GARRAIOAK izan da eta honen inguruko proiektua osatu dute 5.eta 6.mailako ikasleek. Ikasturte hasieratik eskolan proiektuaren lanketan ibili gara, bertan curriculumeko arlo ezberdinak lantzen direlarik. Eskolan luze landu ondoren First Lego lehiaketan parte hartu dugu “ETORKIZUNEKO GAZTE PROMESAK” saria jaso dugularik!! Gure helburua partehartzea, talde lana sustatzea eta ikasleak motibatzea den arren, gustora hartu dugu saria, proiektu honekin aurrera jarraitzeko ilusioa areagotzen baitigu!

Aurten landutako proiektua herriko “Oria Merkatarien Elkarteari”  laguntzeko helburuarekin sortu dugu: herriko dendetan Internet bidez erosteko eta produktuak ibilgailu elektrikoen bidez banatzeko egitasmoa alegia. Gaur egun denda txikiak desagertzen ari direla ikusita, honi irtebindea eman diezaiokeen proiektua sortu dugu. Zertan datza? Robota biltegian hasten da lanean, dendetan geldialdiak egiten ditu, eta paketeak hartzen ditu; biltegira itzultzen da; han, garraio uhal batekin, auzoka ordenatzen dira, eta, gero, banatu egiten ditu. Horixe proiektuaren funtsa. Herriko Kale Berriaren eta Kale Nagusiaren bi metroko maketa bat egin dute, eskalan, eta denden izenak ere jarri dituzte bertan. Proiektua Herriko Oria Merkatariei ere aurkeztuko diegu, gure ideia lagungarri zaielakoan! Lehiaketara  Euskal Eskola Publikoaz Harro kamixetekin joan gara, First Lego lehiaketan hartzen dugun LHko Gipuzkoako eskola publiko bakarra garela aldarrikatzeko!

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72177720305846268

https://www.flickr.com/photos/innobasque/albums/72177720297181901/page2/

IRRATSAIOA (Ataria)

https://ataria.eus/amasa-villabona/1648557704861-talde-lanean-trebatzeko-modu-polita-izan-da

FIRST LEGO LEAGUE 2021-22 (SARIAK):

https://youtu.be/_9zZik36k8U

Komunikabideetan:

https://www.berria.eus/paperekoa/1957/048/001/2022-03-06/etorkizuna-lego-piezetan.htm https://aiurri.eus/amasa-villabona/1648123982675-etorkizuneko-gazte-promesak-saria-irabazi-du-fleming-herri-eskolak

Fleming Herri Eskolako STEAM (Proiektuaren informazioa):

https://flemingeskola.eus/steam/

FIRST LEGO LEAGUE EUSKADI (Innobasque):

https://www.innobasque.eus/microsite/first-lego-league-euskadi-2021/?microsite=first-lego-league-euskadi-2020