Fleming Herri Eskolak Hezkuntzaren ikaspostuen planifikazioaren inguruko PRENTSAURREKO batean parte hartu dugu.

Legez, bi sare dauden herrietan, matrikulazioen aurretik Hezkuntz Departamentuak egiten duen planifikazioan ikasleen %50 gutxienez eskola publikoan eta %50 itunpekoan egon beharko luke, baina herri askotan legea ez da betetzen. Horregatik, hori gertatzen den Gipuzkoako eskola publiko batzuk bildu gara gaia lantzeko. Hasteko PRENTSAURREKO bat egin dugu, Hezkuntza Delegaritzari ikaspostuen planifikazioan oreka eta ekitatea lortzeko beraiekin bilera bat eskatuz.

Prentsaurrekoan parte hartu dugunak gipuzkoako eskola publiko batzuetako komunitateak gara. Jarraian duzue prentsaurrekoaren testua eta partehartzaileak:

https://www.ehige.eus/eu/gipuzkoako-itunpeko-ikastetxeen-gehiegizko-eskaintza-geldiaraztea-eskatu-du-baikarak/

Oso gai garrantzitsua da, orain ezarri nahi duten Hezkuntzaren Lege berriarekin erabat lotura duena. Hezkuntzako sare publiko osoari eragiten digu,  Fleming Herri Eskolari zuzen zuzenean. Horregatik, gaia eskolako komunitatearekin landu nahi dugu, oso garrantzitsua baita ESKOLA PUBIKOAren etorkizunerako eta beraz gure ikasle eta familien egunerokotasunerako. Irmoki defendatzen dugu gure eskola eta hezkuntzaren publikotasuna, eta honen alde egin behar dugula sentitzen dugu.

Apirilaren 27an bilera bat egingo dugu Aiztondo bailarako eskola publiko guztien familiekin,  Usoa Urbieta (BAIKARAko ordezkaria) etorriko delarik azalpenak ematera eta gaiari buruz hitzegitera. Gaiaren garrantzia ikusita bertan parte harzera animatzen zaituztegu, gure eskolaren eta EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN etorkizuna jokoan baitago.

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO,

FLEMING HERRI ESKOLAZ HARRO!!