Apirilaren 10ean, arratsaldeko 17:00etan Elizako gunetik hasita “Berdean mugitzen gara” ekimenaren barnean, haurrekin, gurasoekin eta udaltzaingoarekin Arratzain eskola bidea oinez egiteko asmoa dugu.

Eskolara doan bidea elkarrekin ezagutu eta gurasoei edota haurrei beharrezko azalpenak emateko asmoa dago. Ondoren, eskolan solasaldi bat izango da; helburua, eskola bidearen abantailak, segurtasun arauak eta seinaleak ezagutzea da, baita ere, eskola bidea hobetzeko proposamenak jasotzea.

Bidea haurrekin edo haurrik gabe egiteko aukera izango da ondoren, solasaldirako behar izanez gero haur zaintza izango da. Bestalde, ekimen hau ezagutzea oso gomendagarria iruditzen zaigu L.H.ko eta 4/5 urteko gelako haur eta gurasoentzat.

Tailerrean parte-hartzeko izena eman behar da, hemen
 

Eskola bidea, haurren bidea delako!