Badoa KORRIKA 2019

Euskal Herritik barrena martxan

oinak eta bihotzak astintzen,

eta FLEMING HERRI ESKOLAN ere

hasiak gara beroketa lanak egiten!

   FLEMING HERRI ESKOLAN bai txikiekin baita nagusienekin ere, egunero Korrikaren ibilbidea jarraitzen dugu, Euskal Herriko herri eta zirrikitu ezberdinak ezagutuz eta Villabonara iristeko zenbat egun falta diren zenbatuz!! Irrikitan gaude!!

 

Dakizuenez datorren apirilaren 13an , larunbatean, goizeko 3:30-ak aldera 21.KORRIKA pasako da Villabonatik eta guztiori bertan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu!!

Beti bezala Fleming Herri Eskolak euskararekiko bere konpromezua adierazi nahi du Guraso Elkartearekin batera kilometroa erosiz, hauxe da gure kilometroa eta gure petoa!

Fleming Herri Eskolaren kilometroa Sabadell banketxean hasi eta Txurrut tabernan amaitzen da, aurreikusitako ordua goizeko 3:30ak aldera izango da. Lekukoa Guraso Elkartekoek eramango dute 2184 km-ari dagokion zatian. 

(*OHARRA: apirilaren 11ean egitekoa zen Korrika txikia bertan behera geratu da eguraldiagatik.)

 

Bete ditzagun kaleak euskararen alde!!!