Metodologia hausnartzen eta berriztatzen goazen ibilbide honetan, hainbat eskoletara bisita pedagogikoak egin ditugu azken urteetan, bai Euskal Herri mailan, baita kanpora ere. Bisita horietatik asko ikasten dugu, eredu ezberdinak ezagutzeak ikuspegia eta esperientzia zabaltzen baitigu, egokia iruditzen zaiguna gure metodologira txertatuz.

Horrela pixkanaka gure pausotxoak ematen ari gara eta orain inguruko eskolak dira gurea ikustera datozenak!

Ikasturte honetan 3 eskola ezberdinen bisita izan dugu Arroan, egiten ari garena entzun eta ikusi nahian etorri dira eta pozik joan dira ikusitakoarekin, eta gu noski harro gure eskola zoragarria erakusteaz!

 

          Alegiko irakasleen bisita

 

 EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA GOGOTSU

METODOLOGIEN BERRIZTAPENEAN!