Urtetxo batzuk daramagu metodologiaren hausnarketaren prozesu sakonetan murgilduak,

pixkanaka geletan berrikuntza txikiak eginez joan gara.

Baina ikasturte honetan pausu handi bat eman dugu:

Haur Hezkuntzako gelak GIRO bihurtu ditugu!

 

Zer dira GIROAK?

Ikasleen gaitasun zehatzak garatzeko espazioak dira, helburu batzuk lantzeko mikro espazio eta materialez eraikiak.

Une honetan 4 giro ditugu martxan: ARTEA, ERAIKUNTZA, SINBOLIKOA, eta AMETSEN MUNDUA.

Ikasleak (3,4 eta 5 urtekoak) zirkulazio autonomoan mugitzen dira batetik bestera, beraiek erabakitzen dutelarik non egon nahi duten. Beraien benetako grina, benetako motibazioari bide emateko aukera dute, hori baita ikaskuntza guztiaren oinarri, eta guk hau indartu eta elikatu nahi dugu!

Aldaketa hauen ARDATZ NAGUSIAK:

  • Ikaslea da PROTAGONISTA. Ikasleak berak eraikitzen du bere ikaskuntz prozesua, bere erritmoan, bere gaitasun, behar, zailtasunetan eta motibazioetan. Askatasuna eta malgutasuna du erabakiak hartzeko eta bere iniziatibak aurrera eramateko.
  • Irakaslea BIDELAGUNA. Irakaslearen papera aldatzen da, “irakastetik” “bidelagun izatera” pasako gara. Ikaslearen jarraipena egingo du, behar den unean eskuhartuz, lagunduz, gidatuz,…baina ikasleari egiten eta izaten utziz.
  • HEZITZAILE TALDEA. Tutorea erreferentea bada ere, hezitzaile talde osoak egingo du ikasle guztien jarraipena, elkarlan bateratua eta koordinatua delarik.
  • ESPAZIO/MATERIALAK hezitzaileak. Espazioak eta materialak oso pentsatuak, hausnartuak eta zainduak dira, hauek haurren hezitzaile baitira.
  • ADIN NAHASKETAK. Adineko lagunekin harremantzeaz gain, beste adinekoekin ere egoteko aukera dute, honek onura asko dituelarik: txikientzat, handiak behatuz asko asko ikasten dute, kuriositatea pizten zaie,… eta handientzat “metakognizioa” lantzen dute.
  • BIZIPENA/ MANIPULAZIOA/ ESPERIENTZIA. Manipulazioaren eta esperientziaren bidez haurrak bere ingurua aztertzen eta deskubritzen du, hau da bere ikaskutz iturria, horregatik ikasleei esperientzi eta bizipen hauek izateko guneak eskeiko  dizkiegu, bizitzen duten hori izango baita ikasketa esanguratsua.

 

NOLAKOA DA EGUN BAT ESKOLAN?

Goizean:

Harrera erreferentzi gelan

Zirkulazio autonomoa (adin nahasketa)

Hamaiketakoa erreferentzi gelan

Jolasgaraia

Gela-taldearen jarduerak

Arratsaldean:

Harrera erreferentzi gelan

Zirkulazio  autonomoa edo psikomotrizitatea

Erreferentzi gelan egunaren itxiera eta agurra

 

GIROETAKO ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157699420423040