Aurten abiatu dugu lau urteko zuzendaritza proiektu berria:

Jexux Quesada (zuzendaria), Josune Herrero (ikasketa burua) eta Oihana Lopez (idazkaria) zuzendaritza berri honen partaideak.

Eskola komunitatearen beharretan oinarrituta dagoen proiektua da, Fleming Herri Eskolan ilusio eta indar handiz martxan jarritako proiektua!

 

PROIEKTUAREN  HELBURUAK:

ONGIZATE EMOZIONALA:

Ikasleen garapen integralaren oinarria da. Autoezagutza, emozioen kudeaketa, arreta/kontzientzia eta erlaxazioa lantzeko praktika desberdinak ikasi eta landuko ditugu.

Aurreko urteetan ibilbidea egiten hasi ginen eta aurten MINDFULNESS formazioari ekin diogu bai irakasle baita familiek ere. Ikasitakoa geletan praktikan jartzen ari gara ikasleekin.

HAUSNARKETA PEDAGOGIKO JARRAITUA:

Eskola bizirik egoteko beharrezkoa da metodologiari buruzko hausnarketa jarraia egitea, gizartea aldatzen doalako, ikasleen eta familien ezaugarriak aldatzen doazelako, eta eskolak errealitate horretara egokitu behar duelako.

Eskola osoan pausoak ematen ari gara, bai Haur Hezkuntzan baita Lehen Hezkuntzan ere. Aurten bereziki arroako geletan izan ditugu aldaketa sakonenak.  Pixkanaka berrikuntzak arroatik arratzainera eramango ditugu!

HARREMANAK ETA KOMUNIKAZIOA:

Eskolak harreman osasuntsuak izatea eskola komunitatearekin: ikasleak, irakasleak, familiak, udala, erakundeak, inguruko eskolak, …

Eta eskolan egiten eta bizitzen ari garena komunikatzea eta gizarteratzea,

helburua: Flemingkidetasuna mundura zabaltzea!

 

ELKARRIZKETA KOMUNIKABIDEETAN:

https://ataria.eus/komunitatea/Fleming/1547057293806-fleming-herri-eskola-eskola-berritzailea

https://www.diariovasco.com/tolosa-goierri/fleming-herri-eskola-20190109001757-ntvo.html

AIURRI-elkarrizketa