“IKASLEEN ONGIZATE EMOZIONALA HELBURU”

OREKA eta ONGIZATE EMOZIONALA ikasleen garapen integralaren oinarriak dira. Haurra ondo dagoenean eta bere emozioak kudeatzeko gai denean, gai izango da beste edozein ikaskuntzan aurrera egiteko. Horregatik, autoezagutza, emozioen kudeaketa, arreta/kontzientzia eta erlaxazioa lantzeko praktikak martxan jartzen hasi gara eskolan.

   

Mindfulness formazioa egin dugu, bai irakasleok baita familiek ere. Helduok eredu izateaz gain, haurrekin praktikan jartzeko teknika eta ariketa zehatzak ere ikasi ditugu, hauek martxan jarri ditugularik bai eskolan baita etxean ere.

 

Virginia Belategi Azpiri da gure irakaslea.

Komunikazio Ikasketetan lizentziaduna da, Gestalt Psikoterapian eta PNLn trebatua.

Arrisku Psikosozialen Prebentziorako teknikaria da bera,

baita Hizkuntza Normalizaziorako Aholkularia eta Trebatzailea ere.

Komunikatzailea eta psikoterapeuta.

 

ZER DA MINDFULNESSA?

Ekialdeko tradizioetan oinarritutako praktika da. Jatorria Budismoan koka dezakegun arren, Mendebaldera ekartzean eduki erlijiosoez hustu eta praktika laikoa bihurtu da. Norbere burua lasaitu eta orain eta hemen gertatzen ari denarekin konektatzera bideratuta dago eta era askotako ariketak ditu oinarri: meditazioa, arnasketa, arreta lantzeko ariketak, emozioen kudeaketa, pertzeptzioa,…

 

GURE IBILBIDEA

Ibilbide honen hasiera ez da hemen hasi. Urteak daratzamagu ikasleen adimen emozionala zaintzen eta emozioen kudeaketari garrantzia emanez.

Laguntza taldeko irakasleak hasi ziren arreta mantentzeko zein erlaxatzeko ariketak egiten eguneroko lanetan zentratzeko zailtasunak zituztenekin. Emaitzak oso onak izan ziren eta taldeetan ematen ziren liskarretan parte hartzen hasi ginen; meditazio gidatu, kuenko tibetano, arnasketa  ariketa ezberdinen…saioak antolatuz. Norberaren autoezagutza lantzen ari ginen bitartean, ikasleak liskarren aurrean praktika ezberdinak erabiltzen hasi ziren.

Guzti honen onurak ikusita, hau eskola guztira zabaltzea erabaki genuen eta horretarako lehen pausoa helduon prestakuntza zen, horregatik Mindfulness ikastaroa egitea erabaki genuen.

Hementxe iaz Gaxpar Urkolak  (egun Yogako irakaslea) bideraturiko “Kuenko Tibetar” saioaren bideo txiki bat:

 

Haurren hezkuntzan ezinbestekoa da zoriontsu, aske eta babestua sentitzea,

bere ikasketetan eta bere garapenean aurrera egin dezan,

horregatik gure eskolan hau da gure lehentasuna.