Fleming Eskola

Ikasturte benetan berezia izan dugu aurtengoa. Inoiz baino gehiago, gozatu udaz, lagunez, familiaz eta oporrek eskaintzen diguten une bakoitzaz, ondo merezia duzue! Eta zaindu, zuek beso zabalik jasotzeko desiratzen gaude eta!
Bide batez, hemen uzten dizkizuegu 6.mailakoek prestatu dizkiguten agur-bideoak. Besarkada estu bat, bereziki, haiek guztientzat!