Santio jaietan Fleming Herri Eskolako TABERNA GUNEA martxan!

Aurten ere Fleming Herri Eskolako TABERNA GUNEA izango dugu Santio Jaietan, herriko plazan egongo gara arratsaldeko 16:00etatik  gaueko 24:00ak arte.  Bertan musika emanaldiak, haurrentzako ekintzak eta ikuskizunak izango dira. Horretaz gain, jateko eta edateko aukera ere izango da bertan; pintxoak, goxokiak, kafea eta edariak izango dira.

Helburu bat baino gehiago ditu; alde batetik helburu ekonomikoa, guraso elkartearentzako dirua bildu eta diru hori urtean zehar ekintzak egiteko erabiliko dena. Bestetik, eskola herrian ikusarazi nahi dugu, familientzako eta herritarrentzako gunea izatea, jendea elkartzeko toki herrikoia, parekidea eta euskaraz aritzeko espazioa atsegina alegia.

Auzolanean arituko gara taberna muntatzen, txandak egiten eta ekintzak antolatzen. Ikasleen gurasoek,  irakasleek eta ikasle ohiek egingo dugu lan bertan, musu truk, baina lagundu nahi duen edozein herritarrek ere aukera izango du parte hartzeko.

Garbi dugu elkarrekin egiten dugula eskola eta elkargune hau guztiona izatea nahi dugunez animatu eta parte hartu!!