“EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!” plataformak azaroaren 6-rako manifestaldia antolatu du Bilbon.

FLEMING HERRI ESKOLAtik deialdi honetara atxikitzeko eta manifestaldian partehartzeko gonbitea egin nahi dizuegu.

FLEMING HERRI ESKOLA maite dugu eta heziketaren publikotasunean sinisten dugu, bihotzetik, eta une hau eskola publikoarentzat oso garrantzitsua da. Euskal Eskola Publikoaren alde borrokatzeko unea da, hezkuntzaren publikotasuna aldarrikatu eta indartzeko.

Manifestaldia azaroaren 6an da, larunbatean, eta bertan komunitate bezala parte hartuko dugu, Bilboko kaleak flemingkidez bete nahi ditugu!!! Aldarrikapen hau egun alaia eta parte hartzailea izatea nahi dugu Fleming Herri Eskolan. Hori dela eta, bidaia errazteko asmotan, egun horretarako autobusa dohainik antolatuko dugu (familia bakoitzetik gurasoak, seme alabak,…apuntatu zaitezkete).

Autobuserako izena emateko (azaroak 2rako):

https://forms.gle/4YbhJKBWBR9fS8t38

 

Animatu eta etorri Flemingo komunitatearekin batera Eskola Pulikoa aldarrikatzera!

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!!

 

 

“EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAZ HARRO!” PLATAFORMAREN WEB NAGUSIA: (bertan informazio guztia)

http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/

Plataformaren MANIFESTUA:

Eskola-Publikoaz-harro_Manifestua_eus_cast(1)

Plataformaren AURKEZPENA:”Euskal Hezkuntza-Sistema birplanteatzeko garaia da”. (Datu ofizial garrantzitsuak)

PLATAFORMAREN aurkezpena

 

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOA DENONA ETA DENONTZAT,

HERRITAR GUZTIONTZAT NAHI DUGU.