Beken eskaera aurkezteko bi modu daude:

1.-INTERNETEN BIDEZ. ON-LINE

-Eskaera web orriaren bidez egin daiteke:

https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/

Bestalde, eskolako blog eta web-gunean ere, eskaera orrira  lotura aurki  daiteke.

-Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da.

-Ez da beharrezkoa eskaera  inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere.

-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri  behar da.

2.-ESKOLAN BERTAN

-Eskaeraren datuak ondo badaude, data jarri eta sinatu behar da.  Ikasleek, gutun-azal berean  ekarri  dezakete eskolara eta tutoreari edo Aneri eman.

-COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, eskaera berria egiteko eskolara deitu (943691413), idazkaritzarekin hitzordua adosteko.

-Datuak aldatzeko edo gehitzeko ere eskolara deitu eta hitzordua hartu.

-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.

 

            BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA

ARROAN: Irailaren 8tik irailaren 30era, goizeko 9:00etatik 10:00etara.

ARRATZAINEN: Irailaren  8tik   irailaren 30era, goizeko 11:00etatik  12:30era