KULTUR ANITZAK GARA!!

Mila kolore, mila ohitura, mila hizkuntza, mila pentsakera, mila ahots…

Ezberdinak gara eta horrek egiten gaitu aberats, gozatu eta aldarrikatu dezagun!

 

Jaialdia Fleming Herri Eskolaren eta Kolore Guztiak elkartearen artean antolatu dugu, komunitate osoaren partehartzea bultzatu nahirik festa koloretsu honetan. Eskolako familiak jatorri eta kultura anitzekoak gara eta aniztasun balorea defendatu nahi dugu berriro ere. Herritarren arteko elkar ezagutza, elkarlana eta aniztasun balioak bultzatu nahi ditugu Fleming Herri Eskolatik, Amasa-Villabona herriarekin batera.

Aurten ere “Aniztasunaren bandera” kalera atera nahi dugu, jatorri ezberdineko telak Euskararen hari gorriaz elkar josirik!!  Astindu dezagun gogor bandera eta goazen arratsalde alai, koloretsu eta dibertigarria pasatzera elkarrekin!

Elkarrekin garelako!!

 

Eta festaren aurretik FLEMING HERRI ESKOLAko

50.URTEHURRENEKO LOGOAREN AURKEZPENA egingo dugu!

Hemen egitaraua: