Xakeak gaitasun intelektualak, emozionalak eta sozialak garatzen laguntzen du eta FLEMING HERRI ESKOLAn erronka berri honi ekin diogu: xakea geletan eta gure curriculumean txertatzea!

ZERTAN DATZA PROIEKTUA?

2019-20 ikasturteko proiektu berria da, Iruñeko Planetarioa, Aviron-go Bayonnais Echecs Xake Kluba eta Fleming Herri Eskola-ren arteko elkarlanean burutuko duguna (Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeen arteko proiektua LLET).

                        

  (Proiektuaren sinadura partehartzaileekin)

          

Proiektu hau ikasturte osoan zehar garatzen joango da bai Haur Hezkuntzan, baita Lehen Hezkuntzan ere. Eskolara aditu ezberdinak etorriko dira, irakasleak prestatzeko eta haurrekin saio praktikoak egiteko. Gelako eta eskolako saioez gain, planetarioarekin ere ekintza berezi bat egingo da.
Proiektu honen helburu nagusia, xakearen onurak gure eskolako praktikan txertatzea izango da, haurren garapena hobetzeko asmoz.

 

ZEINTZUK DIRA XAKEAREN ONURAK?

Ikertzaile desberdinek ondorioztatu dutenez, xakea praktikatzearen onurak, laburbilduz, hurrengoak dira:

Gaitasun intelektualen barnean, xakeak arreta eta kontzentrazioa, analisia eta sintesia, memoria, arazoak ebaztea eta presiopean erabakiak hartzea, sormena eta irudimena eta arrazonamendu logiko-matematikoa bultzatzen ditu.

Adimen sozio-emozionaleko abilezien barnean, xakeak kontrol emozionala, moldapen gaitasuna, arrakastaren zentzua eta autoestimua, iniziatiba eta enpatia bultzatzen ditu.

 

FLEMING HERRI ESKOLAN GAITASUNETAN TREBATUZ!