Iritsi da 2020-21 ikasturteari agur esateko unea.

Ikasturte berezia izan da. Ziurgabetasunez betea hasi genuen, ez genekielako egoerak ze garapen izango zuen. Pixkanaka konfidantza irabazten joan ginen, eskola ikasleentzat toki ziurra zela eta eskolara pozaren pozez etortzen zirela ikusi genuenean.

Poliki poliki ikasturtea aurreruntz joan da eta azkenean ondo joan dela esan dezakegu!

Gure egokitze gaitasuna landu dugu, eskolako guneak, antolaketak, ekintzak, harremanak…guztia beste modu batera egiten ikasi behar izan dugu eta batzuetan kosta egin zaigun arren, egin dugu, eta lortu dugu! Lortu dugu ikaslea erdigunean jarriz ikasturtea aurrera eramatea!

Ondo joan den arren aitortu behar dugu gauza asko bota ditugula faltan: jaialdiak, harremanak, gertutasuna, familiak,… Baina bestalde barrura begiratzeko momentua izan dugu, eta hori ere beharrezkoa da. Irakasleek lan handia egin dute eta egindako esfortzu guztia eskertzear gaude. Familiek ere pazientzia handiz eraman duzue ikasturtea, gure bidelagun sentitu zaituztegu, beraz mila esker zuei ere! Baina berriro esan beharra dugu ikasleak izan direla gure maisu-maistrak, muxuko azpiko irrifarreak diz-diz jarraitu dutelako, kexarik eta oztoporik gabe egoera lasai hartu dutelako, garrantzi gehiagorik eman ez diotelako, egunean bizi direlako,…MILA ESKER!!!! Mila esker Fleming Herri Eskolako komunitate osoari!

Ikasturte berezia izan den honi ere eskerrak eman behar dizkiogu ekarri dizkigun ikaskuntza guztiengatik. Mila esker tximeletak bezela kuxkuluan sartu eta hegalak garatzen lagundu digulako. Baina eskertzearekin batera eskatu ere egingo dugu. UDARI frexkotasuna, argia, indarra eta bizipoza eskatu nahi diogu. Denon nekeak arindu eta arnasak indarberritzeko. Busti, ibili, gelditu, dantzatu, jolastu, … erlaxatu eta BIZI, BIZI, BIZI!!

Fleming Herri Eskolako Zuzendaritza