Partekatuz Ikasi” formazio egitasmoen barruan, aurten Haur Hezkuntzakoek “Txokoetatik giroetara” formazioa egin dugu. Sestaoko Kueto Eskolako lagunak izan ditugu gidari lanetan eta plazer bat izan da beraiekin lan egitea. Gentzane eta Ainhoa, tandem bikaina sortzen duten bikote paregabea, beraien ondoan izugarri ikasi eta gozatu dugu, beraz mila esker zuen kolaborazio eta lanagatik.

Saio guztiak gure eskolan egin ditugu eta azkena beraien eskolan izan da, beraien gelak zuzenean ezagutu ahal izan ditugularik. Bi irla txiki eskola handi batean. Segi lanean tinko, bikain ari zarete ta!

Guk gure aldetik ere horretan jarraituko dugu, zuekin ikasitakoak aplikatzen eta gauza berriak ikasten, gure txikiek merezi dutelako! Fleming-ek merezi duelako!