Urtero bezala, inguruko parajeak ezagutu eta naturaz gozatzeko helburuaz, Fleming Herri Eskolako Lehen Hezkuntzako ikasle eta irakasle guztiok mendi irteerak egin ditugu!
Ziklo bakoitzak bere ibilbidea egin du:
– 1.ziklokoak ADUNAra joan dira
– 2.ziklokoak FRAISORO, ATEAGA ingurutik mendi buelta bat egin dute
– 3.ziklokoak LOATZOra igo dira
Arratsaldean berriz denok eskolan elkartu gara, nekatuta baina aldi berean pozik, egun ahaztezina igaro ondoren. Eguraldia lagun izanik, egun ederra pasa dugu!!!
ARGAZKIAK:
https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157708921468361