Fleming Herri Eskolan bihotzez maite dugu egun hau, gure eskolaren balore nagusietakoa baita euskara, gure harremanetarako oinarria, gure komunitatea lotzen duen haria. Horregatik, urtero, egitarau zabala izaten dugu egun honen bueltan:

Arroan, Haur Hezkuntzako ikasleen familia gonbidatuak etortzen dira euren sormeneko euskarazko ekarpen bereziren bat egitera, hamaiketako berezia egiten dugu eta “ahobizi-belarriprest” dominak prestatzen ditugu.

Arratzainen, Lehen Hezkuntzako ikasleekin txapak sortzen ditugu, “Egin nirekin ere euskaraz” leloarekin, ondoren  txiste eta irrintzi emanaldia ere burutzen dugularik.

Euskal Jolasak ere egiten ditugu (arroan eta arratzainen) eta noski, eguna euskararekin loturiko abestiekin dantzan pasatzen dugu, kalejirak eginez eta abesti hauekin gozatuz!

 

GORA GURE EUSKARA!!

 

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72177720313369487

ARROAKO BLOGA:

https://flemingarroa.blogspot.com/2023/12/euskararen-eguna-2023.html

 

ARRATZAINGO BIDEOA: