Hezkuntza Sailak ireki du bekak eskatzeko eta eskaera aurkezteko bi modu daude:
-
INTERNETEN BIDEZ (ON-LINE):
- Eskaera web orriaren bidez egin daiteke:
https://www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak
(Eskolako web-gunean ere eskaera orrira lotura aurki daiteke)
- Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da.
- Ez da beharrezkoa eskaera inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere.
- Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
-
ESKOLAN BERTAN:
- Aurreko urteetan bekadunak izan direnei eskaera beteta emango zaie. Begiratu akatsik dagoen eta beharrezkoa balitz, zuzenketak bertan egin. Data jarri, sinatu eta ahalik eta azkarren tutoreari edo Nekaneri eman.
- Eskaera lehen aldiz egiteko eskolara deitu (943 691413) idazkaritzarekin hitzordua adosteko.
- Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA
ARROAN: Irailaren 11tik irailaren 23ra, goizeko 9:00etatik 10:00etara.
ARRATZAINEN: Irailaren 11tik irailaren 23ra, goizeko 11:00etatik 12:30era





