Beken eskaera aurkezteko bi modu daude:
1.-INTERNETEN BIDEZ. ON-LINE
-Eskaera web orriaren bidez egin daiteke:
https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/hezkuntza-saila/
Bestalde, eskolako blog eta web-gunean ere, eskaera orrira lotura aurki daiteke.
-Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da.
-Ez da beharrezkoa eskaera inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere.
-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
2.-ESKOLAN BERTAN
-Eskaeraren datuak ondo badaude, data jarri eta sinatu behar da. Ikasleek, gutun-azal berean ekarri dezakete eskolara eta tutoreari edo Aneri eman.
-COVID-19ak eragindako egoeraren ondorioz, eskaera berria egiteko eskolara deitu (943691413), idazkaritzarekin hitzordua adosteko.
-Datuak aldatzeko edo gehitzeko ere eskolara deitu eta hitzordua hartu.
-Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.
BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAREN ORDUTEGIA
ARROAN: Irailaren 8tik irailaren 30era, goizeko 9:00etatik 10:00etara.
ARRATZAINEN: Irailaren 8tik irailaren 30era, goizeko 11:00etatik 12:30era