Otsailaren 11ean Flemingo 2. AZOKA PEDAGOGIKOA ospatu dugu!
Giro ederrean eta eguraldi bikainak lagunduta, bertsolaritza, xakea, robotika, proiektuak, matematika manipulatiboa, txikienen metodologia aktiboak, ipuin kontalariak, taloak eta guraso elkartekoen materialen salmenta… denetik izan dugu!
Egunerokotasunean eskolan egiten duguna familiei eta herritarrei erakutsi nahi genizuen, oso harro baikaude gure ikasle guztiek egiten duten lan bikainarekin. Urduri eta pozik egon dira, beraiek izan baitira eskolako proiektuak azaltzeko, elkarbanatzeko eta munduratzeko arduradunak, eta noski, primeran egin dute!

ARGAZKIAK:

28 KANALA:

Mila esker partehartzaile guztiei

eta gerturatu zareten guztiori!