1. ALDIZKARI DIGITALA!

FLEMING HERRI ESKOLAko 6.mailako kazetariak martxan izan ditugu ikasturtean zehar “ARKATZMENDI” aldizkari digitala prestatzeko, eta iritsi da gure aukera hau irakurri, ikusi eta gozatu ahal izateko!

“ARKATZMENDI” Fleming Herri Eskolako aldizkaria da, urteetan zehar 6.mailakoek landu dutena eta urtero publikatu duguna. Aurtengo berrikuntza aldizkari hau formato digitalean sortu dutela da, beraz aldizkari digital bezela lehenengo alea da.

Ikasturte osoan aritu dira lanean ikasle hauek irakasleei elkarrizketak eginez, informazioa bilatuz, dokumentatuz, gaitasun digitaletan trebatuz, kritikotasuna eta kazetari lanak bere baitan dakartzan gaitasunak garatuz, eta oso aldizkari interesgarria sortu dute!! 

Aldizkarian denetik dago: maila bakoitzeko albisteak, proiektuak, Xabi Lasa irakasleari egindako elkarrizketa, jolasak, kantak, bertsoak,…ez duzue galdu nahi ezta?

Hementxe duzue link-a:

https://sites.google.com/flemingvillabona.net/aldizkaria/orri-nagusia?authuser=0

Mila esker eta zorionak 6.mailakoei zuen lan bikainagatik!!