Hezkuntza Sailak ireki du bekak eskatzeko eta eskaera aurkezteko bi modu daude:

 

  • INTERNETEN BIDEZ (ON-LINE):

  • Eskaera web orriaren bidez egin daiteke: 

 https://www.euskadi.eus/unibertsitateaz-kanpoko-bekak

(Eskolako web-gunean ere eskaera orrira  lotura aurki  daiteke) 

  • Eskaeraren bukaeran, web helbidearen gainean dagoen kodea erabili behar da.
  • Ez da beharrezkoa eskaera  inprimatzea, ezta eskolara eramatea ere.
  • Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri  behar da.

 

  1. ESKOLAN BERTAN:

  • Aurreko urteetan bekadunak izan direnei eskaera beteta emango zaie. Begiratu akatsik dagoen eta beharrezkoa balitz, zuzenketak bertan egin. Data jarri, sinatu eta ahalik eta azkarren tutoreari edo Nekaneri eman.  
  • Eskaera lehen aldiz egiteko eskolara deitu (943 691413) idazkaritzarekin hitzordua adosteko. 
  • Eskaeraren atzealdeko dokumenturen bat aurkeztu behar bada, eskolara ekarri behar da.

 

BEKAK KUDEATZEKO IDAZKARITZAKO ORDUTEGIA

ARROAN: Irailaren 11tik irailaren 23ra, goizeko 9:00etatik 10:00etara.

ARRATZAINEN: Irailaren  11tik   irailaren 23ra, goizeko 11:00etatik  12:30era