Fleming Herri Eskolan STEAM proiektua gauzatzen dugu, zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika biltzen dituen PROIEKTU INTERDISZIPLINAR baten bidez (zientziaren irakaskuntzan oinarrituz eta genero ikuspegia kontutan hartuz). Eskolan STEAM gela sortu dugu eta 4., 5. eta 6.mailakoek proiektu hau burutzen dute.

Gainera iaz, proiektu honi esker Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak emandako STEAM ZIGILUAREKIN aitortuak izan ginen.

Fleming_Eskola_2021_Steam

STEAM proietuaren barruan “First Lego League” lehiaketan parte hartzen dugu, bertan lego piezekin egindako robotekin lana egiten dugularik. Horregatik, urtarrilaren 28an “Legoren Nazioarteko Eguna” dela ospatuz, gure proiektuaren berri eman nahi dizuegu:

https://flemingeskola.eus/steam/

Eskola ugarik parte hartzen dute lehiaketa honetan eta Fleming Herri Eskola Gipuzkoa osoko Lehen Hezkuntzako eskola publiko bakarra dela azpimarratu nahi dugu, beraz oso harro gaude egiten dugun lan bikainagatik!