“MONTESSORI” Metodoaren Formakuntza
Haur Hezkuntzan Montessori metodoari buruzko formakuntza jaso dugu urtarrilean.

Maria Montessori, bere garairako (1870-1952) emakume aurreratua eta ausarta, italiako lehen emakume medikua izan zen eta lan handia egin zuen haurren hezkuntzaren inguruan, pedagogo berritzailea izan zelarik. Behar bereziko haurrekin lan egin eta haurren behaketa sakonak eginez, ikerketa ugari egin eta ikasteko material ugari sortu zituen, liburuak ere idatzi zituelarik (zentzumenen pedagogia, ikaskuntza askea, banakotasuna eta irakaslearen zeregina ditu oinarri).
Emakume handia izan zen, izar berezia duten horietakoa, eta Estitxu Elgorriagak (Errenteriako irakaslea eta Montessori munduan aditua) Montessoriren mundu horretara hurbilketa goxo eta interesgarria egin digu, bere begiradaz kutxatu gaituelarik. Eta gehiago jakiteko gogoz geratu garenez, jarraituko dugu gai honetan sakontzen eta noski, ikasitako hori gure geletan isladatzen eta integratzen.
Mila esker Montessori eta milesker Estitxu!