“Ikasleen ongizate emozionala helburu”
OREKA eta ONGIZATE EMOZIONALA ikasleen garapen integralaren oinarriak dira. Haurra ondo dagoenean eta bere emozioak kudeatzeko gai denean, gai izango da beste edozein ikaskuntzan aurrera egiteko. Horregatik, autoezagutza, emozioen kudeaketa, arreta/kontzientzia eta erlaxazioa lantzeko praktikak martxan jartzen hasi gara eskolan.
Mindfulness formazioak egiten ditugu, bai irakasleok baita familiek ere. Helduok eredu izateaz gain, haurrekin praktikan jartzeko teknika eta ariketa zehatzak ikasten ditugu, hauek martxan jarri ahal izateko bai eskolan baita etxean ere. Ikasleekin zuzenean ere lanketak egiten ditugu.
Baina ibilbide honen hasiera ez da hemen hasi. Urteak daratzamagu ikasleen adimen emozionala zaintzen. Batetik zentratzeko zailtasunak dituzten ikasleekin erlaxatzeko ariketak egiten hasi ginen. Emaitza onak zituztenez, arazoen ebazpenean ere meditazio gidatuak, kuenko tibetarra, arnasketa ariketak,… egiten hasi ginen. Eta argi dugu hau dela bidea.
Haurren hezkuntzan ezinbestekoa da zoriontsu, aske eta babestua sentitzea, bere ikasketetan eta bere garapenean aurrera egin dezan, horregatik gure eskolan hau da gure lehentasuna.
Euskadi Irratiko FAKTORIA magazinean, “Meditazioa hezkuntzan” gaia jorratuz, gure eskolara MINDFULNESS saio bat nola egiten dugun ikustera etorri zireneko saioa: