“GURE AMETSAK LORATZEN!”

 

Fleming Herri Eskolan gure ametsak loratzen ditugu,

bai eskolako gure egunerokotasunean,

baita eskolaz kanpo egiten ditugun ekintza berezietan ere.

Eta horretan ibili gara Flemingo aste kulturalean, bixipoxa ematen diguten ekintza berezietan murgilduak: patinetan  irristatuz, txotxongilo emanaldian piraten munduan amestuz, aiton amonekin elkarrizketan, txokolatada goxoa jaten, danborrada dotorean makilak astintzen, buruhandiekin jolasean, bokata janaz elkarrekin gozatzen,…eta euriagatik  aurrerago egiteko bidean geratu zaizkigun ekintzak, eskolarako bidea margotzea eta bizikleta festa alegia!

Guztiok parte hartu dugu ekintza hauetan, familia eta irakasle, eta noski ikasleak,

beraiek baitira gure protagonista nagusiak.

Gure haziak, pozik eta zoriontsu loratzen ikusi nahi ditugunak!

Horrelakoa delako gure eskola,

HERRI ESKOLA,

denentzako eta denon artean eraikitzen duguna,

eskola komunitatean eraiki eta bizi duguna!

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157704755080551