Ipuinen mundua, ametsen mundua!”

Irakurzaletasuna sustatzea eskolaren oinarrietako bat da, irakurketa-idazketaren mekanika ikasteaz askoz haratago doan gaia baita. Irakurtzen ikasi, irakurriz ikasi eta gozatzeko. Irakurketa-idazketa komunikazio tresna aberatsa da, emozioak, pentsamenduak, iritziak, informazioak…adierazteko eta elkartrukatzeko modu bat da, beraz, honek eskolan behar duen tokia du.

Irakurzaletasuna txiki txikitatik landatzen den hazitxoa da, haurrak ipuinen munduan murgilduz, pixkanaka irakurtzen ikasiz, ipuinen magia elikatuz… Horregatik eskolan bi liburutegi ditugu. Irakurgune goxo, aberats eta erakargarriak sortzea dugu helburu, liburutegi biziak sortuz!

LIBURUTEGI BLOGA

LIBURUTEGIA (Arratzain)

Ordutegia, 8:30etatik – 14:30etara

 

EGITEN DIREN EKINTZAK

LIBURUAREN EGUNA

Liburuaren Nazioarteko eguna ( apirilak 23 ) aitzakia hartuta antolatzen dugun jarduera berezi bat da. Horretarako, Euskera Batzordeak egitarau bat prestatzen du aste horretan zehar egiteko.

HAUR HEZKUNTZA (HH)

  1. IPUINEN ERAKUSKETA: Ikasleek etxetik ekarritako liburuekin erakusketa bat antolatzen da.
  2. SENITARTEKO IPUIN KONTAKETAK: Etxeetara ohar bat bidaltzen da prest dauden senitartekoei eskolara ipuin bat kontatzera etor daitezen gonbidatuz. Etortzen den senitarteko bakoitzak gela batean kontatzen du ipuina.
  3. IPUIN KONTALARIA: 4 eta 5 urteko ikasleei ipuin bat kontatzera etortzen da.
  4. IRAKASLEEN IPUIN KONTAKETA: Gela bateko irakasleak beste gela batera joaten dira bertako ikasleei ipuin bat kontatzera.

LEHEN HEZKUNTZA (LH)

  1. LIBURU TRUKAKETA LIBURUTEGIAN: Ikasle bakoitzak liburu bat ekartzen du etxetik, eta bildu diren liburu guztien artean ikasle bakoitzak bat aukeratzen du maileguan. Hilabete pasa ondoren bueltan ekartzen dute.
  2. SENITARTEKOAK IPUIN KONTALARI GELETAN: Etxeetara ohar bat bidaltzen da prest dauden senitartekoei eskolara ipuin bat kontatzera etorri daitezen gonbidatuz.
  3. BIKOTEKA IRAKURTZEN: Arratsalde batean egiten den ekintza bat da. Ikasleen artean bikoteak osatzen dira, eta bikoteak aukeratutako txoko batera joaten dira beraiek aukeratutako euskerazko textu bat elkarri kontatzera.