Energiaren erabileraren inguruko kontzientzia sortzeko egitasmoa aurkeztu dute herriko ikasleek

Amasa-Villabonako Fleming, Zubimusu eta Erniobea BHIko ikasleek garapen jasangarriaren inguruko lanketa ezberdinak egin dituzte Eskolako Agenda 2030 egitasmoaren baitan, eta Energia, bizitzaren motorra egitasmoa antolatu dute herritarren artean energiaren erabileraren inguruko kontzientzia sortzeko.

Herriko hiru ikastetxeetako ordezkariek prentsaurrekoa egin dute ekimenaren egitaraua aurkezteko, eta hainbat hitzordu jarri dituzte:

Maiatzak 14, asteartea

10:00 – 12:00, VILLABONAKO KALEETAN
Zubimusu Ikastolako LHko ikasleek eskuorriak banatuko dituzte Villabonako kaleetan. Bide batez, herrian oinez ibiltzearen aldeko kanpaina ere egingo dute.

Maiatzak 15, asteazkena

10:30 – 12:30, BERDURA PLAZAN
Erniobea eta Fleming ikastetxeetako ikasleek sortutako kartelen erakusketa egingo dute. Energia izango da kartel hauen gai nagusia. QR kodeen bidez lan hauek burutzeko bildu duten informazioa eta audio-tutorialak ere zabalduko dituzte.

18:00, GUREA ANTZOKIAN
Energia aurrezteko gakoak izeneko hitzaldia eskainiko dute Zubimusuko DBHko ikasleek. ENHERKOM herri-kooperatibako kideek ere euren esperientzia azalduko dute hitzaldi honetan.

 

Tolosaldeako Agenda 2030 proiektuaren baitan garatu dute egitarau hau, eta ikastetxe bakoitzak bere ekarpena egin du.

Hemen gure ikasleek eginiko kartelak eta prentsaurreko argazkiak. Karteletan, energia aurrezteko ohitura onak landu dituzte.

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72177720317037682/