FLEMINGDARRAK
HISTORIAN ZEHAR AROZ ARO!!
Ostegun gizenean Flemingdarrak historiako aro ezberdinetan murgildu ginen,
lehen gizakiaren basatitasunetik,
egipziar zibilizazioko faraoi eta momia,
erdi aroko gaztelu, erreinu eta zaldunak,
eta aro garaikideko langile eta sufragistetaraino,
ez baitugu ahaztu behar nondik gatozen,
noruntz joan nahi dugun jakiteko!
FLEMING HERRI ESKOLA etorkizunean aurrera,
gure arbasoen bilakaera ezagutuz eta eskertuz!
ARGAZKIAK:
https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157703774108222
(Xabier Lete)
Izarren hautsa egun batean bilakatu zen bizigai,
hauts  hartatikan  uste  gabean  noizpait  ginaden  gu  ernai.
Eta  horrela  bizitzen  gera  sortuz  ta  sortuz  gure  aukera,
atsedenik  hartu  gabe:  lana  eginaz  goaz  aurrera,
kate  horretan  denok  batera  gogorki  loturik  gaude.
Gizonak  ba  du  inguru  latz  bat  menperatzeko  premia,
burruka  hortan  bizi  da  eta  hori  du  bere  egia.
Ekin  ta  ekin  bilatzen  ditu,  saiatze  hortan  ezin  gelditu,
jakintza  eta  argia;  bide  ilunak  nekez  aurkitu,
lege  berriak  noizpait  erditu,  hortan  jokatuz  bizia.
Gizonen  lana  jakintza  dugu:  ezagutuz  aldatzea,
naturarekin  bat  izan  eta  harremanetan  sartzea.
Eta  indarrak  ongi  errotuz,  gure  sustraiak  lurrari  lotuz,
bertatikan  irautea:  ezaren  gudaz  baietza  sortuz,
ukazioa  legetzat  hartuz  beti  aurrera  joatea.
Ez  dadukanak  ongi  ohi  daki  eukitzea  zein  den  ona,
bere  premiak  bete  nahirikan  beti  bizi  da  gizona.
Gu  ere  zerbait  bagera  eta,  gauden  tokitik  hemendik  bertan
saia  gaitezen  ikusten:  amets  eroak  bazterturikan,
sasi  zikinak  behingoz  erreta,  bide  on  bat  aukeratzen.
Gu  sortu  ginen  enbor  beretik  sortuko  dira  besteak,
burruka  hortan  iraungo  duten  zuhaitz-ardaxka  gazteak.
Beren  aukeren  jabe  eraikiz  ta  erortzean  berriro  jaikiz
ibiltzen  joanen  direnak:  gertakizunen  indar  ta  argiz
gure  ametsa  arrazoi  garbiz  egiztatuko  dutenak.
Eta  ametsa  bilakaturik  egiaren  antziduri,
herri  zahar  batek  bide  berritik  ekingo  dio  urduri;
guztian  lana  guztien  esku  jasoko  dute  sendo  ta  prestu,
beren  bizitzen  edergai;  diru  zakarrak  bihotzik  ez  du,
lotuko  dute  gogor  ta  estu,  haz  ez  dadin  gizonen  gain.
						
							


