Euskadi Irratiko FAKTORIA magazinean, “Meditazioa hezkuntzan” gaia jorratu dute. Eskolan urte batzukĀ MINDFULNESS lantzen daramagunez, gure eskolara saio bat nola egiten dugun ikustera etorri dira.
Lehen Hezkuntzako hirugarren mailako ikasgela batean sartu da Euskadi Irratiko “Faktoria“. Zazpi-zortzi urteko neska mutikoek goizero egiten duten meditazio saio gidatua bertatik bertara ikusi dute. Kontzentratzeko, lasaitzeko eta norbere barruari begiratzeko tartetxo bat hartuz ekiten diote eguneroko lanari. Ikasleekin, Amaia Igartua irakaslearekin eta Jesus Quesada zuzendariarekin hitz egin dute.
Irratsaio polita,
polita eskolan egiten duguna munduari komunikatzea,
polita baita eskolan egiten duguna,…