Fleming Herri Eskolako maila guztietan gaia landu dugu, “ahobizi” eta “belarriprest” rol-ak  aukeratu dituzte, “Euskara txokoa” atondu da, egitarau bat prestatu da… hor duzue!!

EGITARAUA:

  • HASIERA: (azaroak 23)
  • Txupinazoa (LH)
  • Pin-ak banatu (LH)
  • XAXI-ren etorrera (HH)
  • EUSKARALDIAN ZEHAR:
  • Komiki lehiaketa
  • Euskeraren erabileraren erregistroa (aurretik eta ondoren)

 

  • AMAIERA: Euskera eguna (abenduak 3)
  • Euskal Jolasak (LH)
  • Irratsaio berezia (HH)
  • Txokolatada eta abestia arroan (HH + LH)

 

SEKRETUTXO BAT jakin nahi? Arroan XAXI etorriko zaigu oporretatik, haurrak ikusteko eta euskeraz hitz egiteko eta entzuteko amorratzen dator!

 

Eta guzti honekin batera HIPI gelakoek BIDEO bat prestatu dute.

 

 

 Zer da HIPI? Hizkuntza indartzeko gela edota taldea da.

Atzerritik etortzen diren ikasleentzat gogorra da hasiera, imajinatzen al duzue ezer ulertzen ez duzuen herrialde batetara joan eta hara egokitu beharra izatea?

Esfortzu handia egiten dute euskara ikasteko, eta HIPI gelan horretan laguntzen diegu. Pixkana euskara ikasi eta erabiltzen hastea, motibaziotik, jolasetik, alaitasunetik, lanak egiten laguntzetik,…beti ere goxotasunetik eta gure euskararekiko maitasunetik. Helburua euskara ikastea baino haratago doa, herrian eta eskolan integratzen laguntzea, euskara eta euskal kulturara gerturatzea alegia.

Aldi berean, beraiek gu aberasten gaituzte ere, beraien kultura eta ohiturak gurekin konpartituz, gure ikuspuntuak zabalduz,

EUSKARA MUNDURA ZABALDUZ eta EUSKARARI KOLOREA EMANEZ!!

 

Milesker HIPI-ko ikasle eta irakasleei zuen esfortzu,

indar eta ilusioagatik!!