“Eskaintza ugaria eta aberatsa”

Hezkuntzaren osagarri diren jarduera desberdinek osatzen dute eskaintza hau. Ikasten eta trebatzen jarraitzeko, era ludikoan antolatutako ekintza ugari daude.

Robotika

Helburu nagusia, haur eta gazteak zientzia eta teknologiara hurbilduko zituen metodologia bat sortzea zen, ikasketa programa baten bitartez. Klaseak praktikoak eta ludikoak dira, ikaskuntza prozesua errazteko eta matematika edo fisika bezalako ikasgaiei , sarri gertatzen den bezala, uko ez egiteko.  Gure ardatz nagusia ekinez eraikitzea da, Robotak programatuz, bideo jokoak diseinatu eta 3Dko modeloak eginez.

Aloha, eskola dibertigarria eta interaktiboa

Modu dibertigarrian garuna garatzen laguntzen dute, 5 eta 13 urte bitarteko haurrentzat bereziki garatutako programa baten bitartez. Alohak, Mentan Arithmetic-ek haurren adimena indartzea du funtseskoa.

Idazkera digitala

  • Idazkera digitala ikastaroa (ordenagailuz mekanografiatzen) 8 urtetik gorako ikasleei zuzenduta.
  • Urritik maiatzera, astero sesio bat.
  • Hilean 25€ ( arratsaldez , ordu 1 )
  • Materiala : 20€ ikastaro osorako. (teklatua eta gometsak teklatua itsutzeko eta motxila).
  • IT- Txartelaren azterketarako prestatzen zaitugu!!

Play in English

Gorputz Adierazpena

Haur Hezkuntzan, mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak adierazteko. Hori dela eta, gorputza arakatuz eta mugitzeko aukerak eta mugak aztertuz antzezpena, imitazioa, mugimendu sortzaileak… egiten dira haurrekin dira.

Funky

Haurrek, gorputzaren mugimenduekin dantza egiten dute, musikak lagundurik. Dantzari profesionalak bezala, koreografia dantzak sortzen dituzte. Artista bikainak dira.

Haur Hezkuntza

Gorputz Adierazpena 3, 4, eta 5 urte

Play in english 3, 4 eta 5 urte

Robotika 4 eta 5 urte

Lehen hezkuntza

Antzerkia 1. 2. eta 3. Mailetan

Aloha Maila guztiak

Funky 4. 5. eta 6. mailetan

Play in English Maila guztiak

Idazkera digitala 3. Mailatik aurrera

Robotika Maila guztiak