Urtarrilaren 26an, Fleming Herri Eskolatik

“Ingurumen Hezkuntzaren Nazioarteko Eguna” ospatu eta aldarrikatzen dugu!

 

INGURUMENA ezagutzea eta zaintzea gure balore garrantzitsuetako bat da.

Beste hainbat ekintza eta lanketekin batera, BARATZA da gure kuttunetako bat. Haur Hezkuntzan (Arroan) aspalditik izan dugu baratza, txiki txikitatik landatu ditugularik landare, barazki eta lore ezberdinak. Herriko azokan landareak eta haziak erosi eta gero eskolako baratzan landatzen eta ereitenĀ  ditugu; uzta jasotzean a ze letxugak eramaten ditugun etxera entsalada goxo goxoak egiteko!

Arratzainen ere bankal txiki eta lorontziekin landatu izan dugu orain arte.

Orain berrikuntzak izan ditugu bai Arroan baita Arratzainen ere. Arroan bankalak jarri dira, modu egokiagoan landatu ahal izateko eta Arratzainen ere, gune naturalarekin batera, baratza sortu dugu, bankal eder batzuekin, euri ura jasotzeko aska eta negutegiarekin!

 

ARGAZKIAK:

https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72177720305534234

 

 

BERDEAN MUGITZEN GARA!