Fleming Herri Eskolak bat egin du azaroaren 5erako Euskal Eskola Publikoaz HARRO plataformak deitutako “EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN ALDE, EUSKAL HEZKUNTZA LEGE HONI EZ” manifestazioarekin.
Zergatik?
Aurreproiektu honek hezkuntza publikoa, euskara eta euskal kultura eta laikotasuna defendatzen duela dio, baino zerbitzu publikoak pribatizatzearen aldeko apustua egiten du, sareen dualtasunari eusten dio, euskalduntzerako atzerapausoa da, eskolako komunitatea bazterzen du eta ez du laikotasuna bermatzen.
Hori dela eta, Guraso elkartearekin batera, Bilbora joateko autobusak 🚌 antolatu dira. Hemen duzuen izena emateko link-a👇🏻👇🏻
https://forms.gle/6j3WpsMB3QvipKjG8
Informazio gehiago eskuratu ahal duzue Euskal Eskola Publikoaz Harro plataformaren web orrialdean.
http://www.plataformaeskolapublikoa.eus/