Fleming Herri Eskolaren oinarria hezkuntza komunitatea da. Ikasleak, irakaslegoa, familiak, jangelako hezitzaileak, udal zerbitzuak,… guztion artean sortzen dugu FLEMINGKIDETASUNA! Flemingkidetasuna eskola komunitate osoan arnasten dugun giroari deitzen diogu: ilusioa, konpromezua, goxotasuna, gertutasuna, elkarlana,… guzti hau praktikatzen eta sentitzen dugu, eta hau herrira eta mundura zabaldu nahi dugu!
Guzti honegatik, AUZOLANAren bidez hainbat proiektu burutzen ditugu. Guztion artean, elkarlanean, eskola hobetzeko lanak egiten ditugu eta lan horiek jai giroan egiten ditugu. Baina helburua bikoitza da: eskola hobetzen dugun bitartean, komunitateko harremanak ere estutzen ditugu, komunitateko sare sendo eta goxoa sortuz, elkarrekin goazelako, elkarrekin garelako!
Elkarrekin eraikiz!