Robotika
Helburu nagusia, haur eta gazteak zientzia eta teknologiara hurbilduko zituen metodologia bat sortzea zen, ikasketa programa baten bitartez. Klaseak praktikoak eta ludikoak dira, ikaskuntza prozesua errazteko eta matematika edo fisika bezalako ikasgaiei , sarri gertatzen den bezala, uko ez egiteko. Gure ardatz nagusia ekinez eraikitzea da, Robotak programatuz, bideo jokoak diseinatu eta 3Dko modeloak eginez.
Aloha, eskola dibertigarria eta interaktiboa
Modu dibertigarrian garuna garatzen laguntzen dute, 5 eta 13 urte bitarteko haurrentzat bereziki garatutako programa baten bitartez. Alohak, Mentan Arithmetic-ek haurren adimena indartzea du funtseskoa.
Idazkera digitala
- Idazkera digitala ikastaroa (ordenagailuz mekanografiatzen) 8 urtetik gorako ikasleei zuzenduta.
- Urritik maiatzera, astero sesio bat.
- Hilean 25€ ( arratsaldez , ordu 1 )
- Materiala : 20€ ikastaro osorako. (teklatua eta gometsak teklatua itsutzeko eta motxila).
- IT- Txartelaren azterketarako prestatzen zaitugu!!
Play in English
Gorputz Adierazpena
Haur Hezkuntzan, mugimenduak eta keinuak ezinbestekoak dira gauzak adierazteko. Hori dela eta, gorputza arakatuz eta mugitzeko aukerak eta mugak aztertuz antzezpena, imitazioa, mugimendu sortzaileak… egiten dira haurrekin dira.
Funky
Haurrek, gorputzaren mugimenduekin dantza egiten dute, musikak lagundurik. Dantzari profesionalak bezala, koreografia dantzak sortzen dituzte. Artista bikainak dira.
Haur Hezkuntza
Gorputz Adierazpena 3, 4, eta 5 urte
Play in english 3, 4 eta 5 urte
Robotika 4 eta 5 urte
Lehen hezkuntza
Antzerkia 1. 2. eta 3. Mailetan
Aloha Maila guztiak
Funky 4. 5. eta 6. mailetan
Play in English Maila guztiak
Idazkera digitala 3. Mailatik aurrera
Robotika Maila guztiak