BISITA BEREZIA izan dugu Fleming Herri Eskolan!
Jokin Bildarratz (Hezkuntza Sailburua), Begoña Pedrosa (Hezkuntza Sailburuordea) eta Amaia Urzelai (Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaria) izan ditugu gure eskola ezagutzen. Bisita informala izan da, elkar ezagutzekoa, zubiak eraikitzekoa,…
Harro azaldu diegu zer garen, nondik gatozen eta noruntz goazen: gure eskolaren historia, proiektuak, metodologi aldaketak, haursnarketak, erronkak, ilusio eta ametsak,…
eta nola ez gure ESKOLA KOMUNITATEA, GURE ALTXORRA!
FLEMINGKIDETASUN tantatxoa eraman dute Hezkuntza Departamentura!
ARGAZKIAK:
https://www.flickr.com/photos/159542445@N04/albums/72157717236761286
MILA ESKER bihotzez bisitagatik,
gu ezagutzera etortzeagatik,
elkar ezagutuz elkar ulertzeko bidea egiten dugulako…